domingo, 9 de agosto de 2015

Nabarra con-B-

NAVARRA CON -B_























Baskoiek Orreagan garaitu dute! Viba, Errege! Orreaga 778 - 824

Urtero legez, Etxabarrengoa Kultur Elkarteak eta Orreaga Fundazioak Orreagako gudua gogoratuko dute abuztuaren 15ean. Hasierako filosofiari jarraiki, helburua da garai hartako gertakariak ezagutzera ematea eta, bidez batez, gaurkotasun politikoan ezartzea. Horretarako, hitzaldi zikloa eta egun osoko egitaraua antolatu dute.

Biharko ...Pirinioa gaurko gazteen esku dagoenez, nabarmentzekoa da Aurizko, Aezkoako eta Aurizberriko gazteak antolakuntza lanetan hartu duten papera. Hitzaldi zikloa, esaterako, beren proposamena izan da eta, oro har, bertako baliabideak erabiliz osatu dute egitaraua. Horiek horrela, sei hitzordu finkatu dituzte Pirinioan. 778ko gatazka ardatz hartuta, eskaintza anitza izanen da, hala nola hitzaldiak, bisita gidatuak edota liburuen aurkezpena.

Agorrilaren 15ari dagokionez, bi zatitan banatuko da eguna: lehena, Orreagan izanen da, oroitarriaren aitzinean, eta bertan omenaldia eginen da. Bigarrena, berriz, Ibañetako lepoan izanen da. Azken honek izan du aldaketarik nabarmenena. Iaz, Nafarroa Behereatik eginiko proposamen baten ildotik, gatazkaren antzezlan sinbolikoa egin zuten. Inoiz baino jendetsuagoa izan zen, eta jasotako iritzi positiboak bultzatuta, antolakuntza egituratuagoa eta parte hartzaileagoa egiten ari dira. Horren fruitua da aurten sortu den Orreaga 778 lan-taldea, eragile ezberdinak biltzen dituena: Aezkoako Gazte Asanblada, Aurizko Gazteria, Auzperriko Gaztetxea, Habarrots kolektiboa, Irati Irratia, Nabarra Aurrera, Nabarralde eta Pirinioetako AEK, besteak beste.

Egunak ere irakurketa politikoa egiteko aukera ematen du. Horiek horrela, Euskal Herriko historiarekin edota kulturarekin harremana duen pertsona ezagun batek idazten edo irakurtzen du pregoia, eta aurtengoan Joseba Asiron historialariak hartu du ardura.

Historiarekin izango den hitzorduarekin amaitzeko, bazkari herrikoia eginen da Garraldan. Izena eman nahi dutenek, 948 76 40 87 telefono zenbakira deituko beharko dute edota ibaineta778@gmail.com helbidera idatzi.
http://ibaineta778.wordpress.com/2014/07/26/baskoiek-orreagan-garaitu-dute-viba-errege/
 Ver más
Me gustaMe gusta ·  · Compartir           Angel Varela Garcia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario